XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Casenave apaiza, behenafarra, San Mateoren ebanjelioa eta Jonasen profezia itzuli zituen.

8. Jose Antonio Azpiazu, Segurarra.

Itzultzaile ez baina itzulpen zuzentzaile lanean jardun zuen printzearentzat.

9. Juan Eloi Udabe, Tolosarra.

San Mateoren ebanjelioa ren zati bat itzuli zuen bakarrik.

10. Mariano Mendigatxa, Bidangoztarra.

Ez zuen Bibli itzulpenik egin.

11. Prudentzio Hualde (1823-1879), Bidangoztarra.

San Mateoren ebanjelioa itzuli zuen erronkarierara.

12. Pedro Jose Samper, Jaurrietarra.

San Mateoren ebanjelioa itzuli zuen saraitzuerara.

13. Ibarnegarai apaiza, San Mateoren ebanjelioa Baigorriko euskalkira itzuli zuen.

14. E. Inchauspe kalonjeak printzearentzako lanak utzi ondoren, J. B. Archu (1811-1881) Altzurukuarrak hartu zuen zubererarako itzulpenak egiteko kargua.

Lehendik La Fontaineren zenbait Fable itzuli eta argitaratuak zituen 1848an, 1852an Uscara eta Franzes Gramatika, uskalherrietaco haurrentzat eguina.

Printzearentzat Ruten liburua, Kantuan Kantika, eta Jonasen liburua itzuli zituen.

Liburuok 1886an eman ziren argitara.

Printzeak bultzatzen zituen hizkuntz ikerketetarako egin ziren itzulpenetan saiatu ziren itzultzaileen artean ez da ahaztu behar Bonaparte printzea berak ere itzuli zituela Bibliako zenbait pasarte (Salomonen Kantiken Kantika, Hiru haurren kantika labean, etab.) euskarara, gipuzkoako euskalkira batez ere.

Bonaparte printzearen laguntzaile hauetatik aipamen berezia merezi dute bi lehenek: Duvoisinek eta Uriartek.

Beste itzulpen askoren artean, Bibliaren euskarazko lehenengo itzulpen osoak burutu zituztelako, lehenengoarena, lapurteraz, argitaratua, eta bigarrenarena ez.

Jesus M Zabaleta.